XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10.5. Ikaskuntza-kontratua

LANGILEA

-16 urtetik gorakoa eta 25etik beherakoa, praktiketako kontratua formalizatzeko titulaziorik gabekoa.

ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

-Langilea:

* Lanera eta prestakuntza-ikastaroetara puntualki joatea.

Prestakuntza-ikastaroetan puntualtasunik edo asistentziarik eza lanera huts egite gisa kalifikatzen da legez.

* Eskola-graduatuaren titulurik ez badauka, prestakuntza-aldia oinarrizko prestakuntza osatzeko erabiliko da.

* Eskuratutako prestakuntza adierazten duen ziurtagiria jasotzea (kontratua bukatzean).

-Enpresarioa:

* Kontratuaren xede den lana ematea, ikaskuntzara egokitutakoa.

* Prestakuntza teorikora joateko baimenak ematea.

* Ikaskuntza-prozesuaz arduratzen den pertsona kualifikatua izendatzea.

* Kontratua bukatzean, ziurtagiri bat ematea, ikaskuntzaren iraupena eta eskuratutako prestakuntza praktikoaren maila jasotzen duena.

* Enplegu-bulegoari kontratuaren amaiera jakinaraztea.

IRAUPENA

-Gutxienez: 6 hilabete.

-Gehienez: 3 urte.

-Gutxienez 6 hilabeteko eta gehienez 30 hilabeteko luzapena, kontratuak eta luzapenak 3 urte gainditu gabe.

ORDAINSARIA

-18 urtetik gorakoak:

* Hitzarmenaren araberakoa, eta honek ezer esaten ez badu, gutxieneko soldataren %70, %80 eta %90 kontratuaren 1., 2. eta 3. urtean.

-18 urtetik beherakoak:

* Hitzarmenaren araberakoa, edo bere adinari dagokion lanbidearteko gutxieneko soldataren %85.

PRESTAKUNTZA

-Soldatak lanaldiaren % 15eko prestakuntza gutxienez barne hartzen du.

-Enpresaren zentroetan edo baimendutako zentroetan eman daiteke.

LANALDIA

-Lanaldi osoa.

GIZARTE-SEGURANTZA

-Ez du langabeziarik barne hartzen,

FORMALIZAZIOA

-Idatziz, eredu ofizialean, non prestakuntzari emandako denbora, honen banaketa eta arduradunaren izena jasoko baitira.